2015-05-06

Herri Hezitzailea jardunaldiak Donostian


Leo Pahkinekin hasi ziren aurtengo Hik-Hasiko Herri Hezitzailearen jardunaldiak eta desesperazio puntu batekin nire aulkian eserita entzuten nuen ez dutela azterketa orokorrik, ez dutela inspekziorik, interes partidisten gainetik hezkuntzak duen garrantziaz inbertsioetan horrek duen eraginarekin, eskolek duten autonomiaz, irakasleek duten autonomiaz,...
Gure hezkuntza sistemak hainbeste kanpo baldintzarik bete beharko ez balitu ere beste modu batera jokatuko genukeen da galdera eta zenbateraino gaude eragozpenen aurrean intsumiso izateko.


El Martinet-eko eskolakoek pista batzuk eman zizkigutela uste dut. Badela beste modu bat gauzak egiteko. Zer du Kataluñako administrazioak gureak ez duena eta horrelako eskola bat ahalbideratzen duena?
Akaso guk ere badugu aukera eta ez gara ari aprobetxatzen?

saratxaga bilaketarekin bat datozen irudiak

Herri hezitzaileetako esperientziak ezagutu ahal izan genituen eta aberastu ginen Saratxagaren ikuspegi beti eraikitzailearekin.

Bereziki interesgarria iruditu zitzaidan Arremanitz taldearen aurkezpena.

Hauek denei buruzko informazioa eta beste batzuk ere sarean daude eskura honako loturetan

haurrentzat eta haurrekin batera, herri hezitzaileak

haurren erronkei erantzutea dagokio hezkuntza sistemari (Leo Pahkin)

Lingolang

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker idazteagaitik