2014-05-14

Haur Hezkuntza elkarbizitza eta liburuak

Haur Hezkuntzan badira zenbait liburu interesgarri elkarbizitzaren gaia jorratzen dutenak. Hauek aukera edo aitzakia ematen digute umeeekin haien sentimenduei buruz hitz egiteko.
Gaztetxoenetik hasi eta nagusienera hauek dira aurkitu ditudanak eta egokiak iruditzen zaizkidanak. Gehiago egongo dira, noski. Animatu hona ekartzen.

POZIK eta LAGUNAK

POZIK jaiotzen garenetik ditugun sentimenduak identifikatzen eta izena ematen laguntzen digu. Harremanetarako baino norberaren ezagutzarako bideratuago dago.

 

LAGUNAK ordea harremanak jorratzen ditu eta  gelako eztabaida pizteko oso interesgarria da.

   

Album ilustratuak dira eta egilea Mies Van Hout da.

BURGI



David Melling da Burgiren istorioak jasotzen dituen bilduma honen egilea. Humorez tratatzen ditu eguneroko gorabeherak eta harremanetan maiz sortzen diren ika mikak. Umeentzako eta helduentzako ere gozagarriak, ez zarete aspertuko! Euskaraz daudenak hauexek:

- Lasai Burgi
- Burgik besarkada bat behar du
- Burgi eta pijama festa


IRRIEN LAGUNAK ALDIZKARIA

Aski ezagunak dira gure herrian Irrien lagunak, hortaz, ez dut gehiegi kontatu behar haiei buruz. Bada aldizkarian atal oso polit bat "Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla: Filosofo txikiak" deiturikoa. Bertan, Mixinak, Peruk, Xerrik eta Mokofinek  elkarrizketarako gai bat planteatzen dute. Umeen garapenerako eta ezagutzarako interesgarria...eta humore finekoa noski! Nire ustez bost urteko gelarako eta hortik gorakoentzat baina hori nire iritzia besterik ez da.

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker idazteagaitik