2013-05-13

Jardunaldietan ikasitakoaren harira


"Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan Tonucci entzuteaz gain, gure herriko zenbait txokoetako esperientziak ere ezagutu genituen. Lotura hauek jartzen ditut eskura bertan hitz egin zenari buruz ideia bat egin dezazuen. Haurrak eta hiria lagun izaten hasteko esperientzi txikiak dira.

Jardunaldietan "Haurren hiria" liburua eskuratu gendun, euskaraz. Tonuccik idatzitako liburu honetan haurraren ikuspuntutik gure hirien antolakuntza beste bat izan beharko litzatekeela azaltzen zaigu, gaur egun dagoen moduan ez bait daukate lekurik.

 


Txatxilipurdi Arrasateko elkartea da aisialdia eta euskara uztartzen urteak daramatzatenak. Haien esku egon da neurri handi baten jardunaldi hauetako antolakuntza. Jardunaldietan ludotekak kalera nola atera dituzten erakutsi digute. Interesgarria eta dibertigarria.


Koldo Telleriak arkitekturaren ikuspuntua eskeini zigun. Hiritarrentzako hiria antolatzerako orduan hiritarren beharrak kontuan hartu beharko lirateke. Inoiz pentsatu duzue noren beharretara dauden antolatuta gure hiriak? Umeen beharretara ez baina ezta gure beharretara ere. Agian gure beharrak eta umeenak ez dira horren desberdinak.

hiriakolektiboa.org

Eta gehiago ere izan zen baina holantxe, goizeko ordu hauetan gogoratzen ditudanak hauexek.







  

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker idazteagaitik