2012-12-19

HIPILAGUN

HIPILAGUN Ikasle etorkinekin lan egiteko bloga da.
Hau da aurtengoz blog honetako azken sarrera. Datorren urtean gehiago.


Ondo pasa oporrak eta hurrengorarte.

2012-11-29

TUTORETZA PLAN BAT

Gelako bizikidetzan gorabeherak ditugunean, tutoretza plan bat eskatzen digutenean, gelako harreman sarearen behaketa egin behar dugunean... pixka bat noraezean ibiltzen gara lan egiteko metodo baten bila.
Tutoretza plan hau aurkitu dut eta bertatik gauza batzuk baliagarriak direla iruditu zaizkit. Ez dut uste sistematikoki eta saioz saio egin behar denik. Nire ustez, gelaren beharrek agintzen dute momenturo zer egin.
Eusko Jaurlaritzak argitaratua da.

TUTORETZA PLANA



     

2012-11-27

IKASMUS

Musika lantzeko orrialde honetan musika hezkuntzarako zenbait baliabide aurkituko dituzue.


2012-11-21

Kokoriko txitatxoa

1.Ziklorako ipuin polit hau,  Kokoriko txitatxoa da oraingoan ulermenerako erabiliko duguna. umeek kontatua eta oooso ondo gainera.








Merkatari aberatsaren morroia

Bernardo Atxagak itzulia, Jean Cocteau-ren ipuin ederra dugu Bagdad eta Ispahan-en kokatutakoa. Geografia ikasteko aukera ere bada bi lekuak gaur non diren googlemaps-en aurkitu eta haien arteko distantzia zenbatekoa den, bertan gaur egun gertatzen diren gorabeherak, e.a. horiek niri bururatzen zaizkidana ideiak, baina seguru ikasleei zein irakasleei gehiago bururatzen zaizkiela.
Nire ustez ipuin hau aproposa da 3. ziklorako.

 Bagdad      Ispahan

Merkatari aberatsaren morroia

merkatari aberatsaren morroia

2012-11-20

Dilijentzia

"Dilijentzia", M.Asun Landaren liburu batetik ateratako kontakizuna da. Galderak erantzuteaz gain, neska eta mutilen arteko tirabirei buruz eztabaidatzeko aukera ematen digu, jokuan sortzen diren ikamikei buruz eta nola ez berdintasunari buruz.


DILIJENTZIA

2012-11-13

AITONAREN ALTXORRA



"Aitonaren altxorra"  Etxegiroan orrialdean dagoen beste ipuin bat da. Hona hemen ulermen fitxa. eman beharreko erantzunak laburrak dira eta azkenak ausnarketarako proposamena eskeintzen digu.

AITONAREN ALTXORRA: ULERMEN FITXA



2012-11-12

IKUSEZINA NAIZ

Entzunezkoaren ulermenarekin jarraitzeko, LHko 4.mailan zein 5.mailan egiteko interesgarria dela deritzot. Lanbideen gaiari sarrera egiteko ere balio dezake eta hortik abiatuz lanbideen inguruko eztabaidak sortu, edo agian beste ausnarketa batzuk...

IKUSEZINA NAIZ-IPUINA

IKUSEZINA NAIZ-GALDERAK

2012-11-07

Sorgin bat bizikletan

Aurrekoetan scribd dokumentua osorik jarri dut galdetegia ipintzeko. Oraingoan lotura besterik ez doakizue.
Ipuina oso erraza da ulertzeko eta dibertigarria. LH 1.ziklorako aproposa dela uste dut.
Hona hemen bi loturak:

Ipuina: Sorgin bat bizikletan



Galdetegia: Sorgin bat bizikletan. Galderak

Konta dezagun sekretua




Konta dezagun sekretua aittu.com-en duzuen ipuin motz bat da. Laburra baina polita. 
Galdetegia prestatu dut gelan ulermena lantzeko nahi ezkero.


2012-11-06

Prest! aldizkarian eskolako berria

Prest! Aldizkarikoek berria lantzeko idatzitakoa argiratu digute edizio digitalean. Ez ohiko gertaera batetaz baliatu eta berria lantzeko erabili genuen. Hona hemen emaitza 

Deustuko ikastola: denok kanpora




2012-10-03

Athletic irratian




Athletic irratian entzun eta ondoren entzumenaren ulermena 3.ziklorako.





Athletic Irratian

Eta handia egiten naizenean, zer?

"Eta handia egiten naizenean, zer?"  ETXEGIROAN orrialdean duzuen beste ipuin bat da. Hona hemen galdera batzuk scrbdetik.

 

Eta Handia Egiten Naizenean

Berakatz zopa

"Berakatz zopa"  www.etxegiroan.com orrialdean duzuen ipuina da. Egilea Antton Irusta da eta irudirik gabeko grabazioa da Etxegiroan agertzen diren guztiak bezala. Grabazio hauek denak oso ondo daude hizkuntzaren ulermena lantzeko. Galdetegia scribden jarritako dokumentu honetan duzue. Oraingoan idatziz erantzuteko formatoan duzue.

  

BERAKATZ ZOPA

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa

www.aittu.com/bideoipuinak/ipuinak-1 orrialdean "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa" dago. Haur hezkuntzarako zein lehen hezkuntzako lehenengo ziklorako baliagarri ikusten dut scribd-en jarritako fitxa hau ulermena lantzeko.


Buruko Hura Nork Egin Zion Jakin Nahi Zuen Satortxoa

2012-09-27

Euskaljolasak



Euskaljolasak Euskaraz jolasteko baliabideak jasotzen dituen web orrialdea da. Erraza erabiltzeko, instrukzioak eta bideo batzuk ditu jolasak erakusteko. Urtxintxako materialetan oinarrituta egindako lana da.

2012-09-25

Dantzan.com

Ez da hezkuntzarako egindako web orrialdea baina musika arlorako eta psikomotrizitaterako egokia iruditzen zait. Dantza guztiak ditu kontuan baina bereziki euskal dantza tradizionalak.
Bideoen atal oso interesgarri bat dago. Sartu www.dantzan.com-en.







Zirkulazio aparatua inglesez eta euskaraz



Erdaraz badira zirkulazio aparatuari buruzko bideoak. Euskaraz ez dut oraindik aurkitu baina ingelesez eta euskaraz dagoen hau nahiko ondo ulertzen dela iruditzen zait.

2012-09-13

Irakurketa dela eta

Irakurketa dela eta artxibo hau aurkitu dut. Ea lagungarria den.
Irakurketa sakatu.

Digestioa

Digestio prozesua bideoan eta euskaraz.



Eta berriro be digestioari buruzko bideoa. Aukeratzeko dago!




Aurkitzen ez dudana arnasketa eta zirkulazio aparatuak dira. Erdaraz badaude youtuben baina euskaraz nik ez ditut aurkitu. Baten batek zerbait aurkituko balu mezutxo bat eskertuko nuke.

2012-06-29

Operazioen ordena ikasteko seigarren mailan

Bideo hau aurkitu dut operazio matematikoen ordena irakasteko



Eta orain bai, banoa oporretan!

2012-06-08

Idazmakina zaharrarekin egin dezakeguna


Bada Imanol Urbietaren "Idazmakina zaharra" izeneko kanta eta umeekin erabili nuen Anderssonen piezarekin egiten den bezala idazmakina perkusio musika tresna bezala erabiltzeko. Nire idazmakina ez zen bideokoa bezain zaharra eta soinua ere 80.hamarkadako idazmakinarena zen. Hala ere, primeran pasatu genuen.
Hona hemen Anderssonen pieza ikusi eta entzuteko eta Imanolen kantuaren hitzak.



Idazmakina zaharra


Aitatxoren gelan tiki taka tiki taka
igande goizetan tiki taka ring zun.
Hatzak bizi bizi tiki taka mugi mugi
hizki bat lerro bi hiru lau bost sei orri.

Tik tiki tiki tak hauxe da musika
hainbat orduetan besterik ez daukat.

Tiki taka tiki taka tiki taka tiki tak
tiki taka tiki taka tiki tiki tak (bis)

* Abestia topatzeko Axelko gidaliburuan daude partitura eta hitzak.

2012-05-31

Tolosan EA21

Tolosatik datorkigun bideo hau ederki asko adierazten du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak izan beharko lukeen helburu nagusienetariko bat; nagusiena beharbada.

2012-05-30

WEBQUEST

Oraindik ez daude asko baina apurka apurka IKTak erabiltzeko webquestak gero eta gehiago daude. Ikusi bestela esteka honetan www.phpwebquest.org/euskera/
Niri asko gustatu zait honako hau Zer gertatu zen jaio zinen egunean? Irudia, en fin...baina ideia ona iruditu zait eta ikasleentzako erakargarria.

LUR entziklopedia sarean

Badugu baliabide berri bat gure artean. LUR entziklopedia sarean jarri dute. LUR ENTZIKLOPEDIA sakatu eta hor daude hiztegi entziklopedikoa eta entziklopedia tematikoa. Hiztegi entziklopedikoan zenbait sarrerekin saiatu eta ez zaizkit batzuen emaitzak atera, baina tematikoan ondo antolatuta dago informazioa. Gogoratzen duzue entziklopediek etxeko apalategiak apaintzeko erabiltzen genituenean?


Beste garai batzuk ziren...
 

2012-05-10

Hizkuntzarekin hasteko Zarautzen bilatu

Batzuetan ikasle berriak etortzen zaizkigu edozein mailatara eta ez dakigu ondo nondik hasi lanean. Euskarri baten bila hasi eta Zarautzeko Berritzegunean aurkitu nuen orrialde hau dokumentu pilo batekin.
Zarauzgunean klikatu eta hor ikastetxeak - web guneak barruan daude dokumentuak.



Materiala ikasleak nagusiak direnean erabiltzeko da. Gure grafia irakurri eta idazten dutenentzat balio du eta argazki piloa ditu hitzari laguntzeko.

Honek ez du noski ahozko adierazpena alde batera utzi behar. Lehenbizi ahoz landuko dugu gero paperean ikusiko duena.

2012-05-08

ZENBAKIAK BATETIK EHUNERA

Zenbakikuntzarekin gora eta behera nabil beti ikasleekin eta hemen aurkitu ditut aurten ikasleekin lantzeko Clic ariketa aproposak euskaraz. kalamua.wikispaces.com
Hor badaude "1etik 100 arteko zenbaketa" izenburupean 1. eta 2. mailakoentzat egokiak diren ariketak.



2012-03-26

Ipuinak entzuteko Ikasbilen


Ikasbil-eko orrian ipuinak ditugu entzuteko eta irakurtzeko. klik egin hemen eta agertuko dira.

2012-03-20

Aho bete kanta

Musika eta abestia bereziki gure lanean dugun baliabiderik garrantzitsuenetariko bat da. Aho bete kanta  klikatu eta hor daukazue kanta pilo bat lantzeko.


2012-03-13

Biderketak berriro be

Biderketak ikasteko beste baliabide bat.
Sakatu irudian edo HEMEN .


2012-03-12

Euskalnatura

Txoriei burua informazioa bilatzen ari ginela topatu dugu Euskal Natura.
Bertan animalien fitxak, bideoak eta abar aurkitu ahal dituzue, danak euskaraz.
Ez da ikusgarria?

2012-03-05

Txirulaz jotzeko Laboaren kanta noteflight-en

Lotura hau interesgarria dela iruditzen zait musika ematen duzuenontzat. "Txoria txori" partitura aurkitu dut nahiko sinple idatzirik eta inprimatzerakoan tamainu ederrean irteten da.
Hemen klikatu eta agertuko zaizue.

2012-02-17

Mapagunea

Mapagunean aurkituko dituzu nahibeste mapa, euskaraz eta Euskal Herrikoak ere. Aurkibidetik mapak zabaltzeko zailtasunak ditut eta bilatzailean izenburua jarrita zabaltzea lortu dut.
hortaz, satu mapagunea.com-en eta bilatzailean idatzi nahi duzuna. Aurkibideak bertan dituzun kuadroetan zabaltzen dira. Klik egin Euskal Herrian eta ikusiko duzue zenbat dauden.

                                                    

2012-02-09

Peiorentzat Euskal Herriko mapak

Peio 5. mailan dago eta Euskal Herria ikasten ari da. Pixkat laguntzeko hona hemen slideshare hau. Ea balio zaion kasketan ibaiak eta mendiak sartzeko.



2012-02-08

Txisteak kontatzen

Ahozko adierazpenarekin jarraituz, ondo egoten da ikasleei noizean behi txisteren bat edo beste kontatzea eta txisteak kontatzeko ohitura ona hartzea.
                                                    Euskararen Donostiako txisteak

                                                   

Behin hortara jarrita, hona hemen Antzuolako neska batek kontatutako txiste bat.

 
Begia galduko dut?

Aurreko txistea Bergarako udalak sarean jarrita duen "Txisteak kontatzeko gida eta txiste sorta" izeneko dokumentu batetan aurkitu dut. Bertan txisteak ondo kontatzen ikasteko baliabideak ematen ditu eta zenbait txiste ere. Dokumentu polita iruditu zait Calameo baten jartzeko.

elkarezagutzen blog-a eta haur hezkuntza

Deustuko Ikastolako HH-ko lau urteko geletan blog-ean jartzen dituzte haien proiektuetako zenbait lan.
Haur hezkuntzan lan egiten duzuenontzat interesgarri izango direlakoan, hona hemen lotura:
                                                  
                                                            elkarezagutzen   

2012-02-06

Asmakizunak

Haur hezkuntzarako asmakizunak behar dituztela eta lotura honetan ea zerbait aurkitzen duzuen.

                                                                                Asmakilo

Badago Pirritx eta Porrotxen abesti bat oso polita umeek bere igarkizunak egin ditzaten eta bide batez bertsolaritzan trebatu. "Ezetz igarri" du izena. Irrien lagunak CD-an dago eta hitzak J.Sarrionaindiarenak dira. Nik umeekin lehenengo zatia berdin abesten dut eta asmakizuna bapatean asmatzen dut. Hasieran kostatzen da eta pixkat"txurroak" ateratzen dira baina pixkat praktikatu ezkero umeek berehala ateratzen dituzte asmakizun onak. Bestela ere barre mordoa egiten dugu txurroen kontura.  Kontua hizkuntzarekin jolastea da ezta?





2012-01-30

Irale

Irakasleon korreotara iritsi da Iraleren kontsulta-zerbitzuko web orrialdea.
Barruan zenbait baliabide aurki ditzazkegu eta batzuk baliagarriak.


iraleko kontsulta zerbitzua

2012-01-26

karaokeak baliabide



Euskaraz dauden karaoke asko orrialde honetan aurkitzen ditut. Askotan erabiltzen ditut irakurketan laguntzeko eta ondo pasatzeko bide batez.  txatxangorri.wordpress.com

2012-01-05

Wallonia, Dans du Ramon


Beste hau Walloniakoa da. Niri piiiloa gustatzen zait oso dibertigarria delako. Bikotea begiradarekin lortu behar da, ligatzeko dantza da

.



Kos-eko dantza


Hemen duzu aipatu nizuna. Kos izeneko irla bateko dantza da eta Grezian dago.
Bideoan besoak gurutzatuta agertzen gara baina eskuetatik lotuta, bizkar aldetik lotuta, gerritik...bakizue, korruan edozein formatutan egin dezakezue.

2012-01-03